Itxi

Athletic Club

184 partida jarraian

Iñaki Williams, markak hausten

EITB MEDIA

Aurrelariak Zubizarretak beste neurketa jokatuko ditu jarraian.

  • Iñako Williams, Athleticeko jokalaria

    Iñako Williams, Athleticeko jokalaria

Athletic Clubeko Iñaki Williams jokalariak bere 184. partida jarraian jokatu zuen igandean Balaidoseko futbol-zelaian Celtaren kontra.

Modu horretan partida gehien jarraian jokatu dituzten jokalarien sailkapenean Andoni Zubizarreta berdintzea lortu zuen; Juan Antonio Larrañaga dago lehen postuan 202rekin.

Duela bost urte hasi zen dena 2016ko apirilaren 20an Atletico Madrilen aurka San Mamesen.

Egun hartatik neurketa guztiak jokatu ditu zuri-gorriak. Denboraldi horretako azken lau partidak jokatu zituen eta ondoren neurketa guztiak 2016-2017, 2017-2018, 2018-2019 eta 2019-2020 denboraldietan, eta noski, aurten jokatu diren 27 partidetan aritu da.

159etan hasierako hamaikakoan izan da eta gainerako 25 partidetan aulkitik hasi, baina berdegunean amaitu.