Itxi

Athletic Club

Iberostar Stadi

Mallorca-Athletic (1-1): Merezitako puntu banaketa

ERREDAKZIOA

Caparrosen Mallorcak berdinketa lortu du zuri-gorrien aurka. Alvaro eta Amorebieta izan dira golegileak.

  • Celabración del gol de Amorebieta. Foto: EFE.

    Celabración del gol de Amorebieta. Foto: EFE.

Neurketaren bigarren minutuan Alvarok gola sartu du Mallorcaren alde eta aldats gora jarri dio neurketa Athletici. Talde zuri-gorriaren erantzuna ez da minutu batzuk beranduagora arte heldu eta denbora hori Mallorcak aprobetxatu du Gorka Iraizozen areara baten baino gehiagotan heltzeko.

Athleticek presionatu egin du, baina Mallorcaren kontraerasoek min handia egin diote, batez ere, Nsue eta Pereiraren abiaduragatik. 26. minutuan, Toquerok gola sartu du buruz, baina jokoz kanpo zegoen eta epaileak jokaldia indargabetu du. Aukera honek Bielsaren taldea neurketan sartu du, hala ere, gutxitan iritsi da arriskuarekin Aouaterengana.

Susaetaren jaurtiketa bat izan da Athleticen jokaldirik esanguratsunea lehen zatian, Amorebietak gola egin duen arte. Lehen zatia bukatzeko minutu bakarra gelditzen zenean, atzelariak gola sartu du buruz, Ander Herreraren pasearen ostean.

Markagailua berdinduta, Caparrosen taldeak min handia egin dio Athletici. Tissonek baloia area barrura sartu du, baina Iraizozek gelditzea lortu du. Bigarren zatian, bi taldeak kateatuta egon dira eta neurketa irekita egon da. Huts bakarrak norgehiagoka erabaki zezakeen.

Txartel eta falta askorekin, azken minutuak erotzeko modukoak izan dira. Bi taldeentzako aukerak egon dira. Hemedek, Victorren pase baten ostean, bere taldea aurreratzekotan egon da. Amorebietak eta Muniaiek ere aukerak izan dituzte, baina Chico eta Aouatek gola egitea ekidin diete.

Fitxa teknikoa:
1 - Mallorca:
Aouate; Cendrós, Chico, Ramis, Cáceres; Pereira, Tissone, Pina (Martí, 54), Nsue (Aki, 74); Álvaro (Hemed, 79); Víctor Casadesús.
1 - Athletic Club: Iraizoz; Iraola, Javi Martínez, Amorebieta, Aurtenetxe (Gabilondo, 46); Susaeta, Iturraspe (Iñigo Pérez, 55), Ander Herrera, De Marcos, Muniain; Toquero.

Golegileak: 1-0, 2: Álvaro Giménez; 1-1, 47: Amorebieta.
Epailea: Muñiz Fernández (Asturias). Txartel horia: Pina, Tissone, Iturraspe, Ramis, Martí, Cáceres, Íñigo Pérez, Chico, Hemed, Toquero, Raúl.