Athletic Club
Zuri-gorriek, aukera gutxiegi
Athletic-Granada (0-1): Atzerapausoa San Mamesen
Erredakzioa
Fabriren taldeak sendotasun ikusgarria erakutsi du defentsan eta kontrareasoak bilatu ditu. Zuri-gorriak ezinean aritu dira erasoan eta Iñigo Lopezek 0-1ekoa jarri du lehenengo zatiko 31. minutuan.
-
Athletic-Granada (0-1). Argazkia: EFE
Athleticek ezin izan du Granada San Mamesen gainditu eta Fabriren mutilek 0-1 irabazi dute ezutekoa emanda. Andaluziako taldea bikain aritu da defentsan, zirrikitu guztiak ondo itxita eta kontraerasoan arriskua sortuta. Lehenengo zatiko 31. minutuan, korner baten jaurtiketan, Iñigo Lopezek azken 0-1ekoa jarri du markagailuan erremate eder bati esker. Zuri-gorriak emaitza iraultzen saiatu dira, baina abagune argi gutxi sortu dituzte.
Lehenego zatian Athleticek baloiaren jabetza eta neurketaren kontrola izan ditu, baina Marcelo Bielsaren mutilek ez dute erasoan asmatu. Talde bizkaitarrak partidako 12. minutuan gola lortzeko abagune ederra izan du, baina Susaetaren saiakera Granadako defentsa batek desbideratu du kornerrera.
Llorentek aukera paregabea izan du aurreneko zatiko 16. minutuan, baina aurrelariaren jaurtiketa langa gainetik desbideratuta joan da. Zuri-gorriek eskuineko hegaletik arriskua sortzen jarraitu dute Susaetarekin eta Iraolarekin, baina aukera argiak ez dira heldu. Ander Herrera urruneko jaurtiketa batekin saiatu da, baina Robertok ondo desbideratu du erdilari zuri-gorriaren saiakera.
Granadaren gola 31. minutuan lortu du Iñigo Lopez atzelariak. Martinsek kornerra ezin hobe atera du eta Lopezek 0-1ekoa jarri du San Mameseko markagailuan. Fabriren mutilek Iraizozen atera heldu diren aurreneko abagunean lortu dute gola. Athleticek partida berdintzeko ahaleginak egin dite, baina atsedenaldira 0-1ekoarekin joan dira Bielsaren mutilak.
Bigarren zatian Bielsaren gizonek ezin izan dituzte nahi beste aukera argi sortu eta Granada bikain aritu da defentsan. Mikel Ricok 0-2koa lortzeko aukera ederra izan du, baina bere errematea kanpora joan da. Norgehiagoka joan etorri bat bilakatu da eta zuri-gorriak erasoan antolaketarik gabe murgildu dira. Llorentek abaguneak izan ditu, baina ez dira gola lortzeko moduko argiak izan.
Fabriren taldeak kontraerasoetan arriksua sortzen jarraitu du eta Bilboko taldeari denbora agortzen hasi zaio. Bizkaitarrek aukera bikoitza izan dute 71. minutuan, baina David Lopezen eta Javi Martinezen saiakerak Roberto atezainak gelditu ditu. Partidako azkenengo aukera Markel Susaeta eibartarrak izan du 92. minutuan. Hala ere, jokalari gipuzkoarrak ezin izan du Roberto buruz burukoan gainditu eta neurketa 0-1ekoarekin bukatu da.
- Fitxa teknikoa:
0 - Athletic: Iraizoz; Iraola, Javi Martinez, Amorebieta, Aurtenetxe (Gabilondo, 46. minutuan); Iturraspe, Herrera (David Lopez, 63. minutuan), De Marcos (Íñigo Pérez, 72. minutuan); Susaeta, Llorente eta Muniain.
1 - Granada: Roberto; Nyom, iñigo Lopez, Diakhate, Siqueira; Yebda; Uche, Martins (Abel Gomez, min.89), Mikel Rico, Franco Jara (Dani Benitez, 67. minutuan); eta Ighalo (Geijo, 75. minutuan).
Golak: 0-1, 31. minutuan: Iñigo Lopez.