Itxi

Athletic Club

Errege Kopa

Betis – Athletic, final-laurdenetan

EITB MEDIA

Zuri-gorriek Benito Vilamarinen jokatuko dute datorren ostegunean gaueko 21:00etan.

Marcelino

2021eko Errege Kopako final-laurdenetako zozketa egina gaur Madrilen, Las Rozas udalerriko Futbol Hirian.

Kanporaketa honetan ere, partida bakarra jokatuta erabakiko da zeinek egiten duen aurrera, eta zozketan atera den lehen taldearen etxean jokatuko dute. Final-laurdenak otsailaren 2, 3 eta 4an jokatuko dira.

Athleticek Betisen aurka neurtuko ditu indarrak, berriro ere etxetik kanpo. Kopan bederatzi aldiz neurtu dituzte indarrak bi taldeek, inoiz partida bakarrera, eta zazpi alditan bizkaitarrek egin dute aurrera.

Kopako finala birritan jokatu dute; aurrenekoa 1931n izan zen, zuri-goriek 3-1 irabazi zuen Chamartinen. Bestea 1977. urtean izan zen, andaluziarrek penaltietan erdietsi zuten Kopako garaikurra.

Final-laurdenak

ALMERIA – SEVILLA, asteartean, otsailaren 2an, 21:00etan

LEVANTE – VILA-REAL, asteazkenean, otsailaren 3an, 19:00etan

GRANADA – BARTZELONA, asteazkenean, otsailaren 3an, 21:00etan

BETIS – ATHLETIC, ostegunaren, otsailaren 4an, 21:00etan

DATAK

Finalerdiak: otsailak 10 eta martxoak 3

Finala: apirilaren 17an