Athletic Club
Cartuja Estadioan
Athleticen eta Realaren arteko 2020ko Kopako finala apirilaren 3an jokatuko da
A. B. | EITB Media
Sevillako Cartuja Estadioak hartuko du bi euskal taldeek jokatu beharreko iazko Errege Kopako finala. Hilabete lehenago erabakiko da publikoarekin izango den ala ez.
-
Guridi (Reala) eta Muniain (Athletic) San Mamesen jokatutako azken derbian. Argazkia: EFE
Athleticek eta Realak jokatu beharreko 2020ko Errege Kopako finala apirilaren 3an (larunbata) jokatuko da Sevillako Cartuja Estadioan, Espainiako Futbol Federazioak baieztatu duenez.
2020ko apirilaren 18an zen jokatzekoa bi euskal taldeen arteko final handia Cartuja Estadioan bertan, baina Espainiako Futbol Federazioak atzeratzea erabaki zuen koronabirusaren pandemiaren eraginez, eta gaur arte ez du datarik zehaztu.
Finala jokatu baino hilabete lehenago erabakiko da norgehiagoka publikoarekin jokatuko den ala ez.