Itxi

Athletic Club

Otsailaren 6ra arte

Superkoparekin argazkia egiteko epea luzatu du Athleticek

A. A. | EITB MEDIA

Talde zuri-gorriak astebete gehiago, otsailaren 6ra arte, emango die aukera bere zaleei garaikurra bisitatzeko.

  • 2021eko Superkopako garaikurra.

    2021eko Superkopako garaikurra. Argazkia: Athletic Club

Athleticek astebetez luzatu du 2021eko Superkopako garaikurra San Mamesen ikusi ahal izateko epea.

Izan ere, hasiera batean zale zuri-gorriek urtarrilaren 26tik 31ra bitartean zuten koparekin argazkia ateratzeko aukera. Alabaina, aste honetako (asteartetik igandera bitartean) txanda guztiak agortu direla ikusita, klub zuri-gorriak otsailaren 6ra arte zabaldu du bisita egiteko aukera (otsailaren 1etik larunbatera, bi egunak barne).

Orain arte bezala, derrigorrezkoa izango da aldez aurretiko hitzordua hartzea, eta txanda bakoitza 15 minuturik behin izango da, etenik gabe, 10:00etatik 20:00etara (azken txanda, 19:45ean), asteartetik igandera bitarte, biak barne.

Une honetan dauden mugikortasun murrizketen eraginez, oraingoz Bilbon bizi diren zaleek izango dute garaikurra bisitatzeko parada. Aitzitik, klubaren asmoa da egitasmoa berriro ere martxan jartzea aurrerago, mugikortasuna gainerako udalerrietara zabaltzen denean.

Bestalde, edukiera mugak direla eta, Athleticek bere zaleei eskatzen die txanda izan eta bertaratu ezin direnek Athletic Club Museoari horren berri eman diezaiotela museoa@athletic-club.eus helbidera mezua bidalita.