Athletic Club
SEVILLA-ATHLETIC
Llorente: ‘Jokatzeko arazorik ez izatea espero dut'
ERREDAKZIOA
Athleticeko aurrelariak 18 urte eta gero Athletic Sevilla irabazteko gai dela uste du.
-
Fernando Llorente. Argazkia: EFE.
Aurrelaria asteazkenean itzuli zen Costa Ricatik, baina ez zuen minutu bat bera ere ez jokatzeko aukerarik izan Atletico Madrilen aurka ezker belaunean min hartu baitzuen.
'Jokatzeko arazorik ez izatea espero dut. Jokatzea asko gustatzen zait, baina adi egon behar naiz lesioekin susto handiagorik ez hartzeko. Gogor aritzeko intentsioa daukat eta Sevillaren aurka hiru puntuak eskuratu' esan du Llorentek Lezaman.
Internazional zuri-gorriarentzat Athleticek Sanchez Pizjuaneko 18 urteko bolada txarrarekin apurtzeko gai da. 'Zaila izango da, Sevilla gol gutxien jaso duen taldea baita'. Talde guztiaren lanarekin, erasoan zein defentsan, Sevillaren atzelarien marra apurtu dezaketela uste du Fernando Llorentek.
Kontratuaren berritzeaz galdetuta, aurrelariak esan du oso pozik dagoela Bilbon. 'Bertan futbolean jokatzen jarraituko dut eta gainontzekoa alde batera utzi behar da'.