Athletic Club
Primera Iberdrola Liga
Athleticek Villacampa kargugabetu du eta Iraia Iturregik zuzenduko du lehen taldea
A. B. | EITB Media
Klubak Ángel Villacampa entrenatzaile kargutik kentzea erabaki du. Iraia Iturregik zuzenduko du taldea Primera Iberdrola Ligan, 2022ko ekainaren 30era arte.
-
Angel Villacampa, Athleticeko entrenatzaile ohia. Argazkia: EITB Media
Athleticek Angel Villacampa entrenatzailea kargugabetu du ostegun honetan, eta jakinarazi du Iraia Iturregik zuzenduko duela lehen taldea, 2022ko ekainaren 30era arte.
Klubak eskerrak eman dizkio Angel Villacampari 2019ko uztailetik 2021eko urtarrilaren 7ra arte egin duen lanagatik, eta onena opatu dio bere etorkizun pertsonal eta profesionalean.
Urtarrilaren 8tik aurrera, Iraia Iturregi – orain arte bigarren taldeko entrenatzailea eta klubaren historian partida gehien jokatu dituen bigarren jokalaria (402) – izango da lehen taldea zuzentzeko arduraduna, 2022ko ekainaren 30era arte.