Athletic Club
Ofiziala
Athleticek Gaizka Garitano kargugabetu du
L.E.A. | EITB MEDIA
Elxen aurka irabazi arren (1-0), Elizegiren zuzendaritzak entrenatzaile bizkaitarra kargutik kentzea erabaki du ezustean.
-
Gaizka Garitano, Elxen aurkako neurketan. Argazkia: EFE
Athleticek jakitera eman duenez, Gaizka Garitano eta bere talde teknikoa kargutik kentzea erabaki du, nahiz eta Bilboko taldeak garaipena lortu duen igande honetan San Mamesen, Elxen aurka (1-0).
Derioko entrenatzailea zale zuri-gorrien ahotan zebilen azkenaldian, baina Athleticen zuzendaritzak hartutako erabakia ezustean iritsi da; izan ere, Ligako partida irabaztea lortu eta gero heldu da. Merezitako garaipena, emaitza laburra izan bada ere.
2017ko uztailean Bilbao Athleticera iritsi zen eta 2018ko abenduaren 5ean igo zen lehen taldera. Entrenatzaile deriotarrak 89 partida zuzendu ditu lehen taldean, aurreko denboraldiko Kopako finalerako sailkapena lortuta, oraindik jokatu ez den finala, atzeratu egin zelako, besteak beste.
"Athletic Clubek eskerrak eman nahi dizkie taldearen ardura hartu zutenetik erakutsitako ahaleginagatik eta dedikazioagatik, beti ere talde zuri-gorriaren alde. Era berean, etorkizunari begira onena opa nahi die", adierazi du klubak bere webgunean.
Iker Muniain kapitainak esker ona agertu dio Garitanori, sare sozialetan:
Mister, quería agradecerte todo lo que nos has aportado y ayudado en este tiempo. Todos mis respetos hacia ti. Te deseo lo mejor, de corazon pic.twitter.com/vwzArbpGOw
— Iker Muniain (@IkerMuniain10) January 3, 2021
Eskerrik asko Gaizka @Athletic_eus i emandako guztiarengatik eta baita zure lan talde osoari ere. Eskerrik asko unerik zailenetan izan duzuen pazientziarengatik eta eman didazuen laguntzarengatik. Zorterik onena opa dizuet etorkizuneko proiektu guztietan. Gutarikoak #athletic pic.twitter.com/FnBohUp24d
— Aritz Aduriz (@AritzAduriz11) January 3, 2021