Athletic Club
Ohiko Batzarra
Athleticeko bazkideek atzera bota dituzte Elizegiren kontuak
A. A. | EITB MEDIA
Ezezkoa eman diete joan zen denboraldiko kontuei, aurtengo aurrekontuei, eta baita animazio-harmailako proposamenari.
Athleticek urtero egin ohi duen Ohiko Batzar Nagusiak, talde zuri-gorriaren erabaki-organo gorenak, atzera bota ditu igande honetan Aitor Elizegi buru duen Zuzendaritza Batzordeak aurkeztutako kontuak. Aipatu kontuek 37,4 milioi euroko galerak jasotzen zituzten, azken bi denboraldien artean, COVID-19aren pandemiaren ondorioz.
Horrez gain, bazkide konpromisarioek baztertu egin dute ere Elizegiren zuzendaritza taldeak animazio harmaila bateratzeko eta eraberritzeko aurkeztutako proposamena.
Aurkeztutako kontuen aurka agertutako ezetza zabala izan da, kontrako botoak aldekoak baino askoz gehiago izan baitira. Hala, 2019-2020 denboraldiko kontuek, pandemiaren ondorioz 22 milioi euroko defizita agertzen zutenek, 439 boto jaso dituzte kontra, 277 alde eta 25 zuri.
BATZARRA I Gai-zerrendaren ¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿¿¿ bozketa ofizialetako emaitzak:
— Athletic Club (@athletic_eus) December 27, 2020
¿ Hala badagokio, 2019-20 ekonomia-ekitaldiari dagozkion Zuzendaritza Batzordearen Urteko Kontuak eta Kudeaketa onartzea.#AthleticClub ¿ pic.twitter.com/gxJ0oa0Z3J
Bestalde, diru-sarrerak 17,4 milioi euroan murriztuko direla aurreikusten dituen 2020-2021 denboraldiko aurrekontua irauli duen bozketa antzera joan da, baina zuzendaritzaren planteamenduek are zenbaki okerragoak jaso ditu: kontrako 454 boto, aldeko 256 eta 28 zuri.
BATZARRA I Gai-zerrendaren ¿¿¿¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿¿¿ bozketa ofizialetako emaitzak.
— Athletic Club (@athletic_eus) December 27, 2020
¿ Hala badagokio, 2020-21 ekitaldi-ekonomikorako aurrekontua onartzea.#AthleticClub ¿ pic.twitter.com/O0bjtWfRYC
Askoz estuagoa izan da agintari zuri-gorrien porrota animazio-harmaila berriaren proiektuan; izan ere, 348 boto izan ditu aurka, 339 alde eta 41 zuri.
BATZARRA I Gai-zerrendaren ¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿¿¿ bozketa ofizialetako emaitzak.
— Athletic Club (@athletic_eus) December 27, 2020
¿ Hala badagokio, Animazio-Harmaila bateratu eta erreformatzeko proposamena onartzea.#AthleticClub ¿ pic.twitter.com/zyibPLOil9
Osasun murrizketengatik telematikoki egin den eta 6 ordu eta 20 minutu iraun duen batzarrean egon den azken bozketa klubeko Ekonomia eta Kontratazio Batzorde berriko kideei buruzkoa izan da. Guztira 18 hautagaitza egon dira, eta horien artean honako hiru hauek hautatu dituzte bazkideek: Ibon Areso Bilboko alkate ohia (348 boto), Gontzal Fresno (201) eta Joseba Iñaki Sobrino (140). Bi urterako aukeratu dituzte, baina luzaroago jarraitu ahal izango dute.
Bazkide konpromisarioen aurrean egin zuen lehen batzarrean, 2019an, Elizegik estu eta larri atera zituen aurrera bere zenbakiak, Josu Urrutia aurreko presidenteak bere agintaldiko zazpi urteetan lortu zuen ehuneko 80 ingurutik oso urruti.