Itxi

Athletic Club

LAUGARRENA RANKINGEAN

Williamsek Di Stefanoren marka hautsi du: 172 partida jokatu ditu jarraian

AGENTZIAK | EITB Media

Athleticeko aurrelaria gainditzen duten bakarrek Larrañaga, Arconada eta Zubizarreta dira.

  • Iñaki Williams

    Iñaki Williams. Argazkia: EFE

Iñaki Williamsek 172 partida jarraian jokatu ditu LaLigan, azkena Vila-realen kontra, eta hortaz, Alfredo Di Stefanoren marka hautsi du; honek 171 norgehiagoka jarraian jokatu zituen Real Madrilekin 1853 eta 1959 artean.

2016ko apirilaren 20tik Williamsek partida guztiak jokatu ditu. Athletic Atleticoren aurka neurtu zen San Mamesen, eta handik aurrera, aurrelariak ez du hutsik egin.

172 partida horietatik, 149 partidatan titularra izan da eta gainontzeko 23 partidatan beranduago atera da. Guztira 34 gol sartu ditu, azkena Ceramica zelaian.

Ligan elkarren segidako partida gehien jokatu dituen jokalariak Juan Antonio Larrañaga Realeko jokalari oiha izan da, 1986-1987 eta 1991-1992 denboraldien artean 202 norgehiagoka jokatu zituelako.

Honez gain, rankingean Williamsen aurretik agertzen diren bakarrak Luis Arconada (188) eta Andoni Zubizarreta (184) atezain ospetsuak dira.