Itxi

Athletic Club

Datarik gabe oraindik

Federazioak Kopako Athletic - Reala finala publikoarekin jokatzea eskatu du

eitb.eus

Espainiako Futbol Federazioak gutuna igorri dio Kirol Kontseilu Gorenari, eskatuz Kopako finalean zaleak Cartuja estadioko harmailetan egon ahal izatea. Finaleko data ez dagozehaztuta.

  • Reala - Athletic Club

    Reala - Athletic azken derbiko irudia. Argazkia: EFE

Espainiako Futbol Federazioak gutuna igorri dio Kirol Kontseilu Gorenari, Athleticen eta Realaren arteko Errege Kopako finala, ate irekiko lehen futbol partida izatea eskatuz. Zaleak Cartuja estadioko harmailetan egotea da helburua. Finalak ez du data zehaztuta oraindik.

Bere egunean, egoera zein zen ikusita, Athleticek, Realak eta Federazioak elkarlanean, finala atzeratzea erabaki zuten.  Gaur-gaurkoz, ez du data zehatz bat. Apirilaren 4ko data hor dago, baina ez da segurua. Hiru aldeek, zaleak Sevillako Cartuja estadioko harmailetan direla jokatu nahi dute.

Aukera hori, urruti ikusten da oraindik, baina gaurko mugimendua, txertoaren ikerkuntzan emandako aurrerapausoen ondorioa da.