Itxi

Athletic Club

Koronabirusa futbolean

Jokin Ezkieta Athleticeko atezainak positibo eman du COVID-19an

Agentziak | Erredakioa

Klubak konfirmatutako 10. positiboa da, aurretik De Marcosek, Williamsek, Cordobak, Nuñezek, Unai Lopezek, Sancetek, Gaizka Larrazabalek, Yurik eta Aitor Iru atezainen entrenatzaileak eman dute.

  • Jokin Ezkieta, Athleticeko atezaina

    Jokin Ezkieta, Athleticeko atezaina. Argazkia: Efe.

Jokin Ezkieta Athleticeko atezainak positibo eman du COVID-19an, klubak berak aditzera emandakoaren arabera. Horrela, dagoeneko hamar dira Athleticek lehen taldean konfirmatutako positiboak.

Ezkieta “ondo dago eta etxean isolatuta, osasun protokoloari jarraituta”. Horrez gain, Athleticek adierazi duenez, “gainerako PCR probek” negatibo eman dute.

Esan bezala, Ezkietarena lehen taldean konfirmatutako hamargarren positiboa da. Azkenak positibo ematen Oscar de Marcos eta Aitor Iru atezainen entrenatzailea izan dira.

Gainerako kasuak Iñaki Williams, Iñigo Cordoba, Unai Nuñez, Unai Lopez, Oihan Sancet, Gaizka Larrazabal eta Yuri Berchiche jokalarienak izan dira. Guztiak sendatuta eta onik daude.

Gaizka Garitano entrenatzaileak pasadan astean iragarri zuenez, konfirmatutako kasuak baino "beste bi edo hiru gehiago" antzeman dituzte lehen taldean “odol proben bidez”.