Itxi

Athletic Club

Ebakuntza egingo diote

Gurpegik lotailu gurutzatua hautsita du eta denboraldia galduko du

ERREDAKZIOA

Valentziaren aurkako partidan ezker belaunean zartadura izan zuen.

01:25
Gurpegi sufritzen irten zen berdegunetaik. Argazkia: EITB.

Valentziaren aurkako neurketan Carlos Gurpegi lesionatu egin zen eta berdegunetik esku-ohe batean atera zuten. Jokalari nafarrak ezker belaunean zartadura izan zuen. Erresonantzia magnetikoa egin diote eta aurreko lotailu gurutzatua hautsita duela baieztatu dute medikuek.

Lesio honek normalean sei eta zortzi hilabete artean behar izaten du sendatzeko; beraz, Gurpegik denboraldi osoa galduko du. Valentzian bertan egindako lehen azterketan ezker belaunean zartadura besterik ez zuela ondorioztatu zuten baina proba osagarrien zain geratu zen. Erresonantzia magnetikoa eginda, baina, aurreko lotailu gurutzatua hautsita duela baieztatu dute. Hurrengo egunotan traumatologoarengana joko du, egin beharreko ebakuntzaren nondik norakoak zehazteko.

Fernando Llorente, bere aldetik, tendinitisa du ezker belauneko kuadrizipitalean, eta ostegunean Atletico Madrilen aurka jokatuko duten neurketarako zalantza da.