Athletic Club
6. jardunaldia
Berenguerrek eta Williamsek behar-beharrezkoa zuen garaipena eman diote Athletici
Agentziak | Erredakzioa
Bilbotarrek amaiera eman diote San Mamesen inoiz izandako boladarik txarrenari, aurreko lau partidetan galtzaile atera ostean.
Alex Berenguerrek, Athleticekin egindako bere lehen golarekin, eta Iñaki Williamsek, 1.000 minutu baino gehiago golik sartu gabe egon ostean, garaipena eman diote Athletici San Mamesen Levanteren aurka jokatutako partidan (2-0).
Bi taldeak jaitsiera postuetan iritsi dira LaLigako 6. jardunaldiko norgehiagokara eta azkenean, lortutako hiru puntuei esker, bilbotarrak dira burua postu horietatik atera dutenak. Levanterentzat, berriz, hirugarren porrota jarraian izan da, eta hiruhgarren partida jarraian golik egin gabe.
2-0ekoak ez du guztiz islatzen Athleticek erakutsitako nagusitasuna. Lehoiek lasaiago egin dezakete arnas orain, garaipena lortuta, etxean jokatutako aurreko lau partidak galdu ostean.
Fitxa teknikoa
2 - Athletic: Unai Simón; Capa, Yeray, Iñigo Martínez, Balenziaga; Dani García, Unai López (Zarraga, 71. min); Muniain (Morcillo, 71. min), Raúl García, Berenguer (Vencedor, 84. min); eta Williams (Villalibre, 91. min).
0 - Levante: Koke Vegas; Miramón (Radoja, 82. min), Vezo, Postigo, Clerc; Campaña, Malsa, Rochina (De Frutos, 63. min), Bardhi (Son, 82. min); Melero (Dani Gómez, m.74); eta Morales (Roger, 63. min).
Golak: 1-0, 68. min: Berenguer. 2-0, 79. min: Williams.