Athletic Club
UEFA Europa League
Horrela sortu dituzte istuluak PSGko ultrek Bilboko kaleetan
A.B.
Erredakzioa
Ertzaintzak Paris Saint Germaint taldeko 13 zale atxilotu zituen. Bestalde, zauritutako zale zuri-gorria larri dago oraindik.
-
Istiluen ondoren zaurituta suertatu den zale zuri-gorri bat. Argazkia: EITB
PSG taldeko ultrek istiluak sortu zituzten Bilboko kaleetan Athletic-Paris Saint Germain Europa Leagueko partida hasi aurretik. Zale zuri-gorriak zeuden tabernetara sartu eta Athleticeko jarraitzaile zuri-gorri batzuk zauriturik atera ziren. Guztia Doctor Areilza kalean gertatu zen.
Ertzaintzak Paris Saint Germaint taldeko 13 lagun atxilotu zituela baieztatu du eta hiru ertzain zaurituta daudela esan du ere. Horrez gain, zauritutako zale zuri-gorria larri dago oraindik ere.
Zauritutako beste zale batek ETBrekin hitz egin eta istiluak nola izan diren kontatu zigun. "Zerbait hartzen geunden eta atzetik jo naute. Hamar pertsona etorri zaizkit. Petardoak botatzen zetozen, baina lasai geunden", adierazi du zauritua suertatu den zale honek.
Athleticeko jarraitzaile honek jipoia hartu ostean nola dagoen ere esan digu: "Buruan zauria dut irekita eta sorbalda ez dut sentitzen, ezin dut mugitu".