Itxi

Athletic Club

Europa League

Athletic Club-PSG: Bigarren garaipenaren bila

Erredakzioa

Europa Leagueko bigarren garaipena nahi du talde zuri-gorriak. Bielsak Oscar de Marcos jarriko du berriz ere hasierako hamaikakoan.

01:04
Athletic-Paris St Germain: Oscar de Marcos ezkerretik arituko da berriro

Marcelo Bielsa Athletic Clubeko entrenatzaileak Oscar de Marcos atzealdeko ezker hegalera itzuliko dela konfirmatu du. Atzealdeak bi zentral izango ditu Paris Saint-Germainen aurkako Europa Leagueko partidan.

"Hiru zentraleko defenstsak erasoko bikote aurreratuentzat aproposa da baina ez du ematen PSG-k horrelakorik zelairatuko duenik. Ez dakit, ezetz uste dut eta horregatik ez du merezi", esan du prestatzaile argentinarrak.

De Marcosen kasuan, Vila-realen aurka min hartuta ez zuen jokatu, Bielsak ez du argitu hamaikakotik nor kenduko duen. Aurtenetxe izan daiteke aulkian geldituko den jokalaria.

Entrenatzaileak, bestalde, Athleticen "errealitateak" eta "beharrizanek" partida honetarako "jarrera ezin hobea eta garaipena" eskatzen dietela azpimarratu du. Denboraldiko lehen garaipena litzateke San Mamesen "sendotasun itzela eta jokalari trebeak" dituen PSG-ren aurka.

Rosarioko prestatzaileak, gainera, Vila-realen aurka "denboraldiko partidarik onena" jokatu zutela esan zuenean ez zuela esan nahi izan jokoa "ona" izan zenik.

"Gol-aukerak handitu behar ditugu. Jabetzak ez baditu gol-aukerak sortzen, ez du askotarako balio. Askoz gehiago eman dezake talde honek", hausnartu du Bielsak.