Athletic Club
Paris St Germainen aurka
Europa League: Javi Martinezek "partida handia" iragarri du
Erredakzioa
Partida irabaztekotan, talde bilbotarrak "pauso garrantzitsua" emango lukeela uste du jokalari nafarrak.
-
Marcelo Bielsa eta Javi Martinez. Argazkia: EFE
Athleticek Europa Leaguearekin hitzordua dauka ostegunean. Zuri-gorriek Paris Saint Germain hartuko dute San Mamesen, 21:05ean. Javi Martinezek "partida bikaina" aurreikusi du, "bi talde handiren" arteko norgehiagoka izango baita.
"Neurketa handia izateko pizgarri guztiak daude. Aurrez aurre bi talde handi egongo dira, jokalari eta teknikari handiekin eta, gainera, zaleek dena emango dute. Partida polita izango delakoan nago", adierazi du nafarrak.
Paris ST Germaineko presidente berriak "diru asko sartu" duela gogoratu du jokalariak eta Lugano, Pastore edo Nene bezalako jokalariak fitxatu dituztela. Partida irabaztekotan, talde bilbotarrak "pauso garrantzitsua" emango lukeela iritzi dio Javi Martinezek. Bratislavan garaipena lortu zuen Marcelo Bielsaren taldeak.