Athletic Club
Primera Iberdrola Liga
Athleticek Sophie Istillart fitxatu du
Erredakzioa
Baionako erdilariak 24 urte ditu, Bordeleko Girondins taldean aritu da, eta bi denboraldirako kontratua sinatu du.
Athleticek Sophie Istillart fitxatu du bi denboraldirako. Baionako erdilariak 24 urte ditu, Bordeleko Girondins taldetik dator, eta bi denboraldirako kontratua sinatu du Athleticekin. Emakumezkoen taldean jokatuko duen Iparraldeko lehen futbolaria da.
Istillart Baionan jaio zen, Hendaian hasi zen futbolera jokatzen, ondoren Irungo Mariñon eta Blanquefort taldeetan ibili zen, eta 2015ean joan zen Bordeleko Girondinsera.Talde frantziarreko kapitaina izan da, 60 partida baino gehiago jokatu ditu, Kopako finalerdietara iritsi da, eta Girondinsek hirugarren postuan amaitu du Frantziako liga.
Euskal Selekzioarekin eta Frantziarekin jokatu du beheko mailetan. Osasun-azterketak gainditu ostean kontratua sinatu du Athleticekin, eta taldekide berriekin lanean hasiko da asteazken honetan, Lezaman.