Itxi

Athletic Club

Euskal derbia

Reala-Athletic derbiak

Erredakzioa

64 aldiz jokatu dituzte Gipuzkoan talde donostiarrak eta bilbotarrak. 31 garaipen txuri-urdin; eta 18 zuri-gorri.

  • Carlos Martinez eta Gabilondo iazko derbian. Argazkia: EFE

    Carlos Martinez eta Gabilondo iazko derbian. Argazkia: EFE

Realak eta Athleticek 64 aldiz jokatu dute elkarren aurka Donostian Liga txapelketan. Donostiarrek 31 aldiz irabazi dute; bilbotarrek, berriz, 18.

Realak eta Athletic Clubek 64 liga partida jokatu dituzte Donostian historian zehar. Talde donostiarrak 31 aldiz irabazi du neurketa; bizkaitarrek, berriz, 18. Gainerako 15 neurketetan, berdinketa bi taldeen artean.

Iazko norgehiagokan Martin Lasarteren taldeak 2 eta 0 irabazi zion Joaquin Caparrosen taldeari. Xabi Prieto penaltiz eta Mikel San Jose bere atean sartuta izan ziren golegileak.