Itxi

Athletic Club

Bratislavan

Slovan Bratislava-Athletic (1-2): Bielsaren lehen garaipena

Erredakzioa

Talde zuri-gorriak Europa Leagueko aurreneko jardunaldian garaipena eskuratu du, merezimendu osoz eta tarteka joko ona erakutsita.

01:17
Garaipenaren garrantzia azpimarratzean bat etorri dira denak

Athletic Clubek denboraldiko aurreneko garaipen ofiziala lortu du. Europa Leagueko multzoen fasearen lehenengo jardunaldiko partida irabazi dute zuri-gorriek Slovan Bratislava garaituta (1-2).

Lehenengo zatian zuri-gorriak nagusi izan dira, minuturik gehienetan bai behintzat. Hala ere, aurreko partidetan bezala, atzealdean huts nabarmenak egin dituzte.

Markel Susaetak markagailua estreinatu du 14. minutuan Bielsaren mutilek egindako talde-jokaldi polit baten ondoren. Sari polita izan da partida bikain hasi duen talde bilbotarrarentzat.

Golaren ostean, Athleticek indarra galdu du eta Slovanek protagonismoa irabazi. Gauzak horrela, Guedek berdinketa egin du 34. minutuan.

Baina Athletic hobeto ari zen eta lehenengo zatiaren amaneraren aurretik Muniainen gola heldu da eta Bielsarenek gol bateko aldearekin hartu dute atsedena (1-2).

Bigarren zatian indarrak parekatu egin dira eta jokoa lehenengoan baino askoz ere orekatuagoa izan da. Eslovakiarrek pausu bat aurrera eman dute eta baloia Gorka Iraizozen ate inguruan jartzea lortu dute.

Etxekoen saiakerek, zorionez, ez dute gol-formarik hartu eta Bielsaren taldeak Europa League honetako aurreneko hiru puntuak lortu ditu 'Bielsa aroa'ren estreinako garaipena lortuta.

FITXA TEKNIKOA

Slovan Bratislava: Putnocky, Dobrotka, Bagayoko, Pauschek, Had (87', Hartig), Grendel (60', Taborsky), Zofcak, Milinkovic (71', Lacny), Guede, Kladrubsky y Sebo

Athletic Club: Iraizoz; Iraola, Javi Martínez, Amorebieta, De Marcos; Susaeta, Gurpegi, Iturraspe; Muniain, Llorente (88', Toquero) eta Gabilondo (74', David López)

GOLAK

1-0: 14. min, Susaeta. 1-1: 34. min, Gueda