Athletic Club
Levanteren kontra
Athleticek ezin du huts egin Europarako lehian jarraitzeko
Agencias | Redacción
Talde zuri-gorriak hiru puntura du zazpigarren postua, bi porrot jarraian jaso diten arren. Igandean, Levante izango du aurkari, La Nucian.
-
Muniain eta Campaña, Ligako lehen itzuliko Athletic Club - Levante partidan. Argazkia: EFE
Athleticek Levanteren aurka jokatuko du igande honetan, 17:00etan, La Nucian, Ligako 36. jardunaldiko partida. Zuri-gorriek bi porrot jarraian jaso dituzte Real Madrilen eta Sevillaren aurka, baina Europa Ligarako txartela ematen duen zazpigarren postua hiru puntura du.
Iganderako, azken partidak galduko ditun Yeray Alvarezen baja izango du Athleticek, baita Dani Garciarena ere, erdilariak neurketa bateko zigorra bete behar baitu txartel horien pilaketagatik. Hala ere, Gaizka Garitanok jokatzeko prest izango du Raul Garcia, honek azken norgehiagoka galdu ostean. Talde zuri-gorriko entrenatzaileak jakinarazi duenez, Yuri Berchiche ere ez da jokatzeko prest egongo, ostegunean Sevillaren aurkako neurketan min hartu ostean, eta Capak ere ezingo du jokatu.
Bestalde, Levantek duela bi jardunaldi bermatu zuen salbazioa. Athleticen aurkakorako, prest izango ditu Miramon eta Clrec hegaleko defentsak, baita Postigo ere. Zalantza da Vezo hasierako hamaikakoan egongo den ala ez. Mallorcaren aurka atseden hartu zuen Vukcevicek hasieratik jokatuko du, eta zelai erdian lagunduko diote Rochinak eta Bardhik. Campaña edo Radoja, bietako bat ez da hasierako hamaikakoan egongo. Paco Lopez entrenatzileak, Mayoral eta Roger Marti jarriko ditu aurrealdean.
Ustezko hamaikakoak:
Levante: Aitor Fernandez; Miramón, Vezo, Postigo, Clerc; Campaña, Vukcevic, Rochina, Bardhi; Mayoral eta Roger.
Athletic Club: Unai Simon, Lekue, Unai Núñez, Iñigo Martínez, Balenziaga, Vesga, Unai Lopez, De Marcos, Raul Garcia, Muniain eta Villalibre.
Epailea: Alberola Rojas.
Zelaia: Olimpic Camilo Cano.
Ordua: 17:00etan.