Itxi

Athletic Club

San Mamesen

Iñigo Martinezen golak garaipena eman dio Athletici Betisen aurka (1-0)

Agentziak |Erredakzioa

Zurigorriek etenaldiaren osteko lehenengo garaipena lortu dute, aurretik jokatutako biak berdindu ostean.

  • Athleticeko jokalariak, Iñigo Martinezen gola ospatzen

    Athleticeko jokalariak, Iñigo Martinezen gola ospatzen. Argazkia: Efe.

Iñigo Martinezek lehen zatian egundako golak garaipena eman dio Athletici San Mamesen Betisen aurka jokatutako partidan (1-0). Andaluziarrek oso gertu izan dute banakoa lortzea, baina Sergio Canalesek penalti bat huts egin du azken minutuetan.

Neurketako seigarren minutuan, Martinezek orpoz jo du baloia area txikian Unai Lopezen jokaldiari amaiera bikaina emanez. Iñigo Martinezek Athleticekin egin duen lehen gola da, bilbotarrekin jokatutako 85 norgehiagoketan.

Atsedenaldiare ostean, zuri-gorriek markagailuko aldea handitzeko aukera argia izan dute, baina Raul Garciak buruarekin egindako erremateak langan jo du.

Betisek era aukera argia izan du 86. minutuan. Epaileak penaltia adierazi du baina Sergio Canalesen jaurtiketa oso gora joan da. Azken minutuetan gol gehiago egiteko aukerak izan dituzte bi taldeek baina markagailuan ez da aldaketarik izan.

Fitxa teknikoa

1 - Athletic: Unai Simón; Capa, Unai Núñez, Iñigo Martínez, Yuri (Balenziaga, 92. min); Dani García, Unai López (Sancet, 87. min); Raúl García (De Marcos, 92. min), Muniain (Vesga, 74. min), Córdoba; eta Williams (Villalibre, 92. min).

0 - Betis: Joel Robles; Emerson, Mandi, Bartra, Pedraza (Aleñá, 70. min); Guido Rodríguez (Juanmi, 87. min), Guardado (Alex Moreno, 56. min), Canales, Fekir, Lainez (Tello, 56. min) eta Borja Iglesias (Loren Morón, 70. min).

Golak: 1-0, 6. min: Iñigo Martínez.