Athletic Club
Bayern Municheko jokalaria
Javi Martinezek ez du baztertzen Athleticera bueltatzea
eitb.eus
Nafarra Bayern Muchiceko agintariekin eseri behar da bere etorkizunaz hitz egiteko. Kontratua 2021ean amaitzen zaio.
-
Javi Martinez
Javi Martinez (Bayern Munich) jokalariak, Marca egunkariari eskainitako elkarrizketan, Athleticera bueltatzea ez duela baztertzen esan du, "Bilbon sei urte egon nintzen eta oso onak izan ziren".
Nafarrari hurrengo denboraldian amaituko zaio bere kontratua talde alemaniarrarekin, "klubeko agintariekin eseri behar naiz hitz egitera. 2021ean kontratuaren iraupena amaitzen da eta edozein gauzarako prest nago. Momentuz itxaron behar dugu, gauza asko airean daude, ez dakigu merkatua irekiko den, Txapeldunen Liga jokatuko ote den..."
Indarra hartzen duen aukera bat Bayer Munich uztea da, "hori gerta daiteke eta edozein aukerara zabalik nago. Idei asko ditut buruan, pertsonalki edo kirol arloan betetzen nauen zerbait egin nahi dut. AEBra joan naiteke bizitzera eta jokatzera, Australiara, Espainiara bueltatzea... oraindik futbolean jokatzeko gogoa dut".