Athletic Club
Urte beterako
Gaizka Garitanok kontratua berrituko du
eitb.eus
Euskadi Irratian aurreratu duten bezala ostiralean iragarriko du Athleticek bi aldeek lortutako akordioa.
-
Gaizka Garitano
Gaizka Garitanok Athletic Cluben jarraituko du datorren denboraldian.
Bai klubak eta bai entrenatzaileak akordiora erraz heldu dira eta Deriokoak beste urte bat zuzenduko du talde zuri-gorria. Beraz, COVID-19 eta ondorengo urtean Garitano izango da taldearen buru, Realaren kontrako Kopako finalaren denboraldian hain zuzen ere.
Entrenatzaile bizkaitarrak 2018an hartu zuen lehen taldearen ardura Eduardo Berizzo bota zutenean.
Bere zenbakiak Athleticen teknikari bezala
48 partida, 23 garaipen, 14 berdinketa eta 11 porrot