Athletic Club
UEFA Europa League (itzulera)
Trabzonspor-Athletic: Iraola eta Gallarreta, deialdiko berritasunak
Erredakzioa
Bielsak 21 jokalari sartu ditu deialdian eta horietatik hiru atezainak dira. Iraizozekin eta Raulekin batera Kepa atezain gaztea ere joango da Turkiara.
-
Mikel San Jose eta Gustavo Colman San Mamesen jokatutako joaneko partidan. Argazkia: EFE
Andoni Iraola jada bere lesiotik osatuta eta Iñigo Ruiz de Galarreta jubenila dira Marcelo Bielsak Trabzonsporren aurkako partidarako eman duen deialdiko nobedadeak. Entrenatzaile argentinarrak 21 jokalari eramango ditu Turkiara Trabzonsporren aurka jokatzeko. Ostegunean 20:30ean hasiko da norgehiagoka eta zuzenean jarraitu ahalko da eitb.com-en eta ETB-1en.
Bielsak hiru atezain sartu ditu deialdian. Iraizozekin eta Raulekin batera Kepa Arrizabalaga atezain gaztea (18 urte) eramango du. Deialdian sartu diren gainontzeko jokalariak joaneko partidako berdinak dira: Gurpegui, San Jose, Ekiza, Amorebieta, De Marcos, Aurtenetxe, Iturraspe, Orbaiz, Javi Martínez, Susaeta, David Lopez, Llorente, Herrera, Toquero, Gabilondo eta Muniain.