Athletic Club
Igandean, 18:30ean
Athletic eta Osasuna, bolada txarrei amaiera emateko helburuekin
Erredakzioa
Talde zuri-gorriak zortzi jardunaldi daramatza Ligan garaipenik lortu gabe, eta gorritxoek porrotak jaso dituzte azken bi neurketetan.
-
David Garcia eta Raul Garcia, lehen itzuliko Osasuna-Athletic derbian. Argazkia: EFE
Athletic eta Osasuna igande honetan lehiatuko dira San Mamesen jokatuko den Ligako 24. jardunaldiko euskal derbian. Bi taldeen helburua izango da euren bolada txarrei amaiera ematea.
Zuri-gorriek zortzi jardunaldi jarraian daramatzate Ligan garaipenik lortu gabe, nahiz eta Errege Kopako finalerdietan diren, eta asteazkenean jokatu zen joaneko partidan garaipena lortu zuen Granadaren aurka (1-0). Nekeak eragina izan dezake hamaikakoa egituratzerakoan. Dani Garciak eta Muniainek ezingo dute jokatu zigortuta baitaude. Zalantza da Gaizka Garitano entrenatzaileak hiru erdiko defentsako sistema errepikatuko duen, ala bi erdiko defentsako sistemara itzuliko den.
Osasuna Ligako azken bi partidak galtzetik dator. Jagoba Arrasatek zuzentzen duen taldeak Chimy Avilaren baja du denboraldi amaierara arte, eta min hartuta dauden Jon Moncayolak eta Ruben Garciak ere ezingo dute San Mamesen jokatu. Bestalde, Oier Sanjurjo jokatzeko prest dago.