Athletic Club
Errege Kopa 1/4
Norgehiagoka erabakigarria gaur San Mamesen: Athletic-Bartzelona
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Talde bilbotarrak lehen hamaikakoan jokatu ohi dutenen nekea izango du ardatz nagusi azken partidetako jarraikortasuna dela medio.
-
Athleticeko jokalariak. Argazkia: EFE
Athletic eta Bartzelona, parez pare, gaur, San Mamesen, Kopako finalerdietako txartela eskuratzeko lehian (21:00).
Koparen baitan zenbaki eta palmares ederra gordetzen duten bi talde izango ditugu aurrez aurre, izan ere, bien garaipenak gehituz gero, 53 titulu eta 78 final gehituko genituzke.
Talde bilbotarrak lehen hamaikakoan jokatu ohi dutenen nekea izango du ardatz nagusi azken partidetako jarraikortasuna dela medio.
Hala ere, aurkari izango duen Bartzelona ere ez da bere sasoirik onenean neguko merkatuan izandako gorabeheren ondoren, izan ere, Carles Perezen fitxaketak eta Luis Suarezen eta Ousmane Dembeleren iraupen luzeko lesioek dezente nabaritu dira talde kataluniarrean. Aurrelari faltan baita Setien denboraldiko unerik erabakigarrienean.
Gaizka Garitano bere aldetik, Yuri Berchiche eta Ander Caparen egoera fisikoaren esperoan da taldearen bizkarhezurra eraikitzeko erabakia hartzerako orduan.
Lehen hamaikakoan, baliteke Mikel Vesgak Unai Lopezen tokia hartzea. Azpimarragarria dugu ere, Aritz Adurizek ez duela hasieratik jokatuko, indarberritze lanetan dirauen arren, poliki-poliki heldu behar baitio lehiari azken hilabeteetan izandako lesioaren ondorioz.
Hamaikako posibleak:
Athletic: Unai Simon; Capa, Yeray, Unai Nuñez, Iñigo Martinez, Yuri; Dani Garcia, Vesga; Iker Muniain, Raul Garcia eta Williams.
Bartzelona: Ter Stegen; Semedo, Pique, Lenglet, Jordi Alba; Sergio Busquets, De Jong, Arturo Vidal; Messi, Ansu Fati eta Griezmann.
Epailea: Juan Martinez Munuera.
VAR epailea: Alejandro Hernandez Hernandez.
Zelaia: San Mames.
Ordua: 21.00etan