Athletic Club
Primera Iberdrola
Athleticek Valentziari irabazi dio Lezaman (1-0)
eitb.eus
Partidako gol bakarra Luciak egin du 74. minutuan. Gaurkoarekin, zortzi garaipen lortu dituzte zuri-gorriek ligan.
-
Athleticekoe ta Valentziako jokalariak, baloiagatik lehian. Argazkia: @AthleticClub
Athleticek bederatzigarren garaipena lortu du Primera Iberdrola ligan, aurreko jardunaldian Madrilen jipoia jaso eta Angel Villacampa entrenatzaileak adierazpen polemikoak egin ostean. Zuri-gorriek Valentzia hartu dute mendean lezaman, 1 eta 0, Luciak egindako golari esker.
Lehen zatian, etxekoak jaun eta jabe izan dira. Ane Azkonak eman du lehen abisua 10. minutuan, baina baloia kanpora joan zaio. Hala ere, Athleticen nagusitasunak ez du aldaketarik eragin markagailuan eta bi taldeak hutseko berdinketarekin iritsi dira atsedenaldira.
Bigarren zatia hasi eta berehala, epaileak baliorik gabe utzi du zuri-gorriek egindako gola, jokoz kanpoko posizioa adierazita. 58. minutuan, Maite Oroz gola egitear izan da, baina bere jaurtiketak langan jo du.
Gola, 74. minutuan iritsi da. Luciak egin du Erikak emandako paseari esker.
Bigarrena sartzear izan dira 82. minutuan, baina langak bilbotarren gola ekidin du berriro. Jaurtiketa Damarisena izan da.
Azkenean, Athleticek merezita lortu du garaipena eta hiru puntuak etxean geratu dira.
AMAIERA I Bukatu da neurketa Lezaman. #AthleticClubFem-ek garaipenarekin egin du topo berriro oso partida serioa egin ostean.
— Athletic Club (@athletic_eus) January 26, 2020
Aupa neskak ¿
1-0 I #AthleticValencia pic.twitter.com/ix7lKbX4Jb