Itxi

Athletic Club

Hauteskundeetarako kolpe latza

Fernando Garcia Macua delitu fiskala dela eta auzipetu dute

Erredakzioa

Presidentetzarako hautagaia auzipetu du Lurralde Auzitegiak, Iurbenor auziko delitu fiskalari lotuta. Prentsaurrekoa eskainiko du 14:15ean. Jarraitu zuzenean.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

Athletic Clubeko presidentetzarako hautagaia eta presidente ohia, Fernando Garcia Macua, auzipetu du Bizkaiako Lurralde Auzitegiak, Iurbenor auziko erlazioa dela eta. Garcia Macuari enpresa horretan ustez izan diren delitu fiskalen ardura egotzi diote, epaileak auzi horrekin zerikusirik ez duela esan arren.

Kolpe latza da albistea Athleticeko hauteskundeetako azken astean sartuta baitaude hautagaiak. Printzipioz, Josu Urrutiarentzako bultzada suposatuko luke Macuaren auziaperatzeak.