Athletic Club
Athleticeko hauteskundeak
Joaquin Caparros izango da Macuaren entrenatzailea
Erredakzioa
Bilboko abokatuak azken lau urteetan entrenatzailea izan denaren aldeko apostua egingo du lehen talderako. "Konpromisoa Europa izango da eta helburua Txapeldunen Liga" adierazi du Macuak.
Joaquin Caparros izango da AthleticCluben entrenatzailea FernandoGarciaMacuak hauteskundeak irabazten baditu. Abokatu bilbotarrak azken lau urteetan entrenatzailea izan denaren aldeko apostua egin du eta gaur arratsaldean eman dezake honen berri.
Garcia Macuak, Caparrosekin eta Javier Iruretarekin batera aurkeztu du bere kirol proeiktua Bilboko Carlton hotelean. Ekitaldian, abokatu bilbotarrak datorren denboraldirako Europa League izango dela konpromisoa, baina helburua Txapeldunen Liga dela adierazi du.
Aurreko presidenteak, “hauteskundeen estrategiatzat” jo du Caparros gaur aurkeztearen erabakia. Gainera, bere zuzendaritza batzordeak “zalantzarik gabe” Utrerako entrenatzailea aukeratu duela argitu du.