Itxi

Athletic Club

Lezaman

Athletic lanera itzuli da Gabonetako oporren ostean

Erredakzioa

Talde zuri-gorriak Lezaman egin du lansaioa, urtarrilaren 3an Sevillaren aurka jokatuko duen partida prestatzen hasteko. Aduriz taldekideekin entrenatu da, eta, Muniain bakarka.

2:34
Williams eta Nuñez. Argazkia: EFE

Athletic lanera bueltatu da igande honetan, Gabonetako oporrez gozatu ostean. Talde zuri-gorriak Lezaman egin du lansaioa, urtarrilaren 3an jokatu behar duen Sevillaren aurkako Ligako partida prestatzen hasteko.

2019ari amaiera bikaina eman zion Athleticek, Real Madrilen aurka Santiago Bernabeun berdinduta (0-0). Gainera, urtea oso ona izan da zuri-gorrientzat. 2020ari sendotasun berdinarekin ekin nahi dio talde zuri-gorriak, nahiz eta urte berriari hasiera emateko aurkari oso zaila izango duen aurrean.

Momentuz ez da jokalaririk irten taldetik, eta ez da fitxaketarik egon. Muniain eta Aduriz euren lesioen sendatze prozesuen azken txanpan daude, eta Sevillan jokatzeko prest egongo ez diren arren, Gaizka Garitanok prest izan ditzake Errege Kopako Sestaoren aurkako partidarako. Muniainek bakarkako lana egin du, eta Aduriz taldekideekin batera aritu da. Ander Capak min hartuta amaitu zuen Eibarren aurkako norgehiagoka eta baja izan zen Real Madrilen aurka, partida bateko zigorra bete behar zuelako, baina Sevillaren aurkakorako sasoiko egongo da.