Itxi

Athletic Club

Primera Iberdrola

Athletic - Bartzelona partidarako 5.000 sarrera, jostailuen truke

eitb.eus

Athletic Club Fundazioak familia zuri-gorri osoaren laguntza eskatu du Gabonetan haur bat bera ere Olentzeroren edo Erregeen oparirik gabe gera ez dadin.

  • Jostailuak umeentzako.

    Jostailuak umeentzako. Argazkia: Athletic Club

Primera Iberdrolako Athletic Club – FC Bartzelona partidarako 5.000 sarrera emango ditu Athletic Clubek, Bizkaiko Gurutze Gorriaren “Euren eskubideak jokoan” kanpainarekin bat egin eta jostailu berri, ez-sexista eta ez belikoa ematen duen edonorentzat.

Horrela iragarri zuen San Mamesen Maria Tato Athletic Clubeko idazkariordeak, Bizkaiko Gurutze Gorriaren “Euren eskubideak jokoan” kanpainaren aurkezpen ekitaldian.

Neurketa San Mamesen izango da, urtarrilaren 5ean, igandez, 12:00etan. Athletic Clubek eta Athletic Club Fundazioak familia zuri-gorri osoaren laguntza eskatu dute Gabonetan haur bat bera ere Olentzeroren edo Erregeen oparirik gabe gera ez dadin.

Ekitaldian Jon Vazquez Eguskiza Fundazioaren zuzendari nagusia, Jone Ibañez futbolaria, Andoni Goikoetxea eta Manolo Delgado izan ziren, baita Victor Gutierrez Bizkaiko Gurutze Gorriko presidentea, Isabel Iturbe RETABilbao Basketeko presidenteordea, Belen Arrojo eta Gaby Ocete Lointek Gernika Bizkaia taldeko jokalariak izan ziren.

Datozen egunetan, Athletic Clubek jostailuak sarrerekin trukatu ahal izateko prozeduraren berri emango du, kanpainaren hasiera-data eta jostailuen bilketa-puntuak adieraziz. 5.000 sarreraren hasierako kopurua handitu ahal izango da kanpainan zehar, sarrera horien eskuragarritasunaren eta eskariaren arabera.