Itxi

Athletic Club

Athleticeko hauteskundeak

Macua: 'Puel entrenatzailea izango dela uste baduzu, oker zaude'

Erredakzioa

Fernando Garcia Macuak Claude Puel Lyongo Olympiqueko entrenatzaile ohia baztertu du Athleticen aulkirako, Onda Cero Bilbaon egindako adierazpenetan.

Athletic Clubeko presidentetzarako aurrehautagaia den&' || 'nbsp;Fernando&' || 'nbsp;Garcia&' || 'nbsp;Macuak entrenatzaile izateko bere aukera zein den argitu gabe jarraitzen du.&' || 'nbsp;Astelehen honetan misterio gehiago jarri dio gaiari, Claude Puel entrenatzaile frantziarra baztertu baitu.

Frantziarra izan da Garcia Macuaren asmoetan agertu den azken izena, Joaquin&' || 'nbsp;Caparrosenarekin batera.&' || 'nbsp;Espainiarrak, baina, ekainaren 30ean amaitzen du Athleticen duen kontratua.

Eta ez du pistarik eman nahi abokatu bilbotarrak. "Claude Puel&' || 'nbsp;Athleticen entrenatzailea izango dela esaten baduzu, oker izango zaude", esan du&' || 'nbsp;Onda&' || 'nbsp;Cero&' || 'nbsp;Bilbao irratiko mikrofonoetan.

Garcia&' || 'nbsp;Macuak bere proiektuaren sendotasunari ematen dio garrantzia behin eta berriz, izenen gainetik.&' || 'nbsp;"Nik ez nieke nire botua emango telebistako pailazoei ezta&' || 'nbsp;''Tan Kapitainari'' ezta, nahiz eta Guardiola-Mourinho aukeratu entrenatzaile kargurako", esan du.

Zuri-gorrien presidente ohiak bere kirol-proiektua&' || 'nbsp;"erabat itxita" duela esan du. Lehenengo taldeko plantila "abuztuaren 31 arte zabalik dagoela" zehaztu badu ere.

Fernando&' || 'nbsp;Garcia Macuak 5.000 sinadura inguru aurkeztu zituen lehengo ostiralean, bere aurkari izango den&' || 'nbsp;Josu&' || 'nbsp;Urrutiak baino 2.000 gutxiago.&' || 'nbsp;Hala ere, bildutako babesekin "pozik" dagoela esan du. "Gure baliabideekin egin dugu kanpaina, ez dugu hautagaitzatik kanpoko laguntzarik izan", gaineratu du.

Talde politiko batek&' || 'nbsp;Josu&' || 'nbsp;Urrutiari emandako babesaz artiu du eta ez du kezkarik azaldu.&' || 'nbsp;"Gizartea heldua da;&' || 'nbsp;jendeak badaki zer gertatu den sinaduren bilketarekin gure herrietan, ikastetxeetan...", esan du.