Athletic Club
Palmeran
Esku-hutsik itzuli da Athletic Tenerifen jokatutako norgehiagokatik (1-0)
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Granadillak partidaren aurreneko gola egin du 41. minutuan eta horixe izan da neurketako gol bakarra, izan ere, berdinketa lortzeko lanak egin dituzte arren, zurigorriek ez dute golik egitea lortu.
-
Andrea Sierra, Athleticeko jokalaria. Argazkia: EFE
Esku-hutsik itzuli da Athletic Tenerifen jokatutako norgehiagokatik, 0 eta 1 galdu baitu Granadillaren aurka. "La Palmera" zelaian jokatu duen azken bost partidetan ez du sekula irabazi, ez da, bada, zurigorrien zelairik gogokoena.
Gauzak horrela, hiru garaipen jarraian erdietsi ondoren, bolada ona eten eta punturik gehitu gabe itzuli dira zurigorriak 8. jardunaldiko neurketatik.
Azpimarragarria dugu ere, partidaren aurreko egunean egindako entrenamenduan Ainhoa Tirapuk min hartu zuela eta eta taldeak jakinarazi duenez, esker eskuko atzamarraren falangean du lesioa.
Norgehiagokako lehen eta gol bakarra 41. Minutuan iritsi da penaltiz eta Allegra Pollak jokalariak egin du.
Atsedenaldiaren ostean, Angel Villacampak gidatutako taldeak ez du etsi eta aukerak sortzen ahalegindu da, baina ez du asmatzerik izan, eta azkenik, porrota jaso du Tenerifen.