Athletic Club
Ateak itxita
Athleticek eta Eibarrek lagunartekoa jokatuko dute azaroko geldialdian, Lezaman
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Azaroaren 15ean izango da neurketa, eta ateak itxita jardungo dute.
-
Athleticek eta Eibarrek lagunartekoa jokatuko dute. Artxiboko argazkia.
Athleticek eta Eibarrek lagunartekoa jokatuko dute azaroaren 15ean, Lezaman, selekzioen nazioarteko partidak direla-eta aurten egingo den azken geldialdian.
Gaizka Garitanok eta Mendilibarrek entrenatzen dituzten taldeen arteko adiskidantzazko norgehiagoka 11:00etatik aurrera hasiko da, eta ateak itxita jokatuko da.
Lehia horren aurretik, Athleticek Vila-realen zelaia bisitatuko du igande honetan; azaroaren 10ean, berriz, Levante hartuko du San Mamesen. Eibarrek, bere aldetik, Leganesen jokatuko du igandean, eta, gerora, Real Madril izango du aurkari Ipuruan, azaroaren 9an.