Itxi

Athletic Club

Atletico vs Athletic

Txapelketako bi defentsa onenak aurrez aurre Wandan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Talde biek 5 gol besterik ez dituzte jaso, baina 8 gol sartzeko gai izan dira soilik.

  • Iker Muniain, joan zen denboraldiko neurketan

    Iker Muniain, joan zen denboraldiko neurketan. Argazkia: EFE

Atletico Madril eta Athletic Club, Santander Ligan gol gutxien jasotzen dituzten bi taldeak, erasoan ere distira izaten saiatuko dira larunbat iluntzean (21:00) Wanda Metropolitanon. Batak zein besteak zalantzak uxatzeko aprobetxatu nahi dute partida.

Jan Oblakek eta Unai Simonek -Iago Herrerinekin batera- txapelketako defentsarik onenak zuzentzen dituzte; izan ere, talde bakoitzak bost gol baino ez dituzte jaso, bederatzi jardunaldiren ostean.

Aldi berean, defentsan egindako lan nabarmen horrek ondorioak dakartza zelaiaren beste aldean, nekez sartzen baitituzte golak bi taldeek (8 talde bakoitzak). Horrenbestez, estatistikek ez dute gol jario handirik aurreikusten Metropolitano zelaian.

Gaizka Garitanok entrenatzen dituen jokalariek arazo nagusia San Mamesetik kanpo ondo jardutea da, ez baitu oraindik Bilbotik urruti irabazi. Hala eta guztiz ere, zortzigarren postuan jarraitzen du sailkapenean, eta Atletico Madrilekin berdinduko luke Madrilen irabaziz gero.

Klub zuri-gorriak jakinarazitako 19 jokalariko deialdian Yuri Berchiche, Ibai Gomez, Mikel San Jose eta Iñigo Lekue sartu dira; ordea, Mikel Balenziaga, Bilbon geratu da.

Balizko hamaikakoak:

Atletico Madril: Oblak, Trippier, Felipe, Hermoso, Lodi, Koke, Thomas, Saul, Vitolo edo Lemar, Correa eta Morata.

Athletic Club: Unai Simon, Capa, Yeray, Iñigo Martinez, Yuri, Dani Garcia, Unai Lopez, De Marcos, Raul Garcia, Muniain eta Williams.

Epailea: Hernandez Hernandez.

Futbol-zelaia: Wanda Metropolitano.

Ordua: 21:00.