Itxi

Athletic Club

Ohiko Batzar Nagusia

Athleticeko bazkideek onartu egin dituzte aurrekontuak

Erredakzioa

Klubeko Zuzendaritza Batzordeak azaldu dituen 2018-2019 eta 2019-2020 denboraldietako aurrekontuak onartu egin dituzte bazkide konpromisarioek Ohiko Batzar Nagusian.

  • 2019ko Athleticen Batzar Nagusia. Argazkia: EFE

    2019ko Athleticen Batzar Nagusia. Argazkia: EFE

Athleticeko bazkide konpromisarioek onartu egin dituzte Aitor Elizegi presidente duen Zuzendaritza Batzordeak aurkeztutako 2018-2019 eta 2019-2020 denboraldietako aurrekontuak.

2019-2020 denboraldirako, 132,8 milioi euroko aurrekontua eta 125.000 euroko superabita onartu dute bazkide konpromisarioek, aldeko 284 boto (% 47,3), eta kontrako 274 boto (% 46) emanda. Aurreko denboraldiko aurrekontua, berriz, aldeko 321 boto (% 53,5) eta aurkako 240 (% 40) emanda onartu dute.

Horrez gain, estatutuak birmoldatzea onartu dute bazkide konpromisarioek. 409 bazkidek (% 68,1) bozkatu dute horren alde, eta 156 bazkidek (% 26), berriz, kontra bozkatu dute.