Itxi

Athletic Club

Primera Iberdrola Liga

Athleticek Betisi irabazi dio eta bigarren garaipena jarraian erdietsi du

Erredakzioa

Talde zuri-gorriak 2-1eko emaitzarekin irabazi dio Sevillako taldeari Primera Iberdrola Lgako seigarren jardunaldiko neurketa.

  • Athletic - Betis. Argazkia: @AthleticClub

    Azkona, Athletic Club - Real Betis partidan. Argazkia: @AthleticClub

Athleticek garaipena lortu du Betisen aurka (2-1) Primera Iberdrola Ligako seigarren jardunaldiko neurketan. Ondorioz, talde zuri-gorriak bigarren garaipena jarraian erdietsi du.

Partida hasi eta lasterrean lortu du gola Athleticek; konkretuki, bigarren minutuan, Leire Azkonaren bitartez (1-0). Golaren ostean, Athletic izan da baloiaren jabe, baina ez du abagune argirik sortu. Betisen erantzuna 35. minutuan iritsi da, baina Priscilak eta Van Dongenek ez dute asmatu Ainhoa Tirapuk defendatutako ate aurrean.

Bigarren zatiari erasokor ekin dio Betisek, eta aukerak izan ditu Ireneren eta Priscilaren bitartez, baina ez ditu baliatu. Athleticek, aldiz, bigarren zatian izan duen lehen abagunean gola sartu du penaltiz, Garaziren bitartez (2-0). Betisek aldeak murriztea lortu du, 65. minutuan Van Dongenek sartutako golarekin (2-1), Hala ere, norgehiagokaren azken txanpan Betis ez da gai izan Athletic arazoetan jartzeko, eta zuri-gorriek lortu dituzte hiru puntuak.

Fitxa teknikoa:

2 - Athletic Club: Tirapu; Moraza, Garazi, Gimbert, Eunate; Marta Unzue (Sierra, 81. min), Damaris, Maite Oroz, Jone Ibañez (Maria Diaz, 61. min); Nekane (Valdezate, 52. min), Azkona (Sarriegi, 87. min).

1 - Real Betis: Dolan; Van Dongen, Cazalla, Paula Perea, Nana (Fedorova, 80. min); Rosa Marquez, Abam (Bea Parra, 64. min); Laura Gonzalez (Szymanowski, 61. min), Piemonte, Irene; Priscila.

Golak: 1-0. 2. min: Azkona; 2-0. 55. min: Garazi, penaltiz; 2-1. 65. min: Van Dongen.

Epailea: Beatriz Cuesta Arribas. Txartel horiak atera dizkie Garazi (51. min) Athleticeko jokalariari, eta Laura Gonzalez (41. min) eta Piemonte (75. min) Betiseko futbolariei.