Athletic Club
2 urte gehiago
Lucia Garcia, 2022ra arte zuri-gorria
eitb.eus
Munduko Txapelketan ibilitako zuri-gorriak, klubarekin duen lotura luzatu du; 2016an heldu zen gurera emakumezkoen futbolaren elitean kokatzeko
-
Lucia Garcia. Argazkia: Athletic Club
Lucia Garcia Athletic Clubeko jokalaria izango da 2022ra arte, bi aldeen artean akordioa sinatu ondoren Ibaiganeko egoitzan, klubak webgunean iragarri duen bezala.
Hori dela eta, lehen talde zuri-gorriko jokalariak, Frantziako Munduko Txapelketa joandako udan jokatu zuena, Athleticekin duen lotura bi denboralditan luzatu du -haren kontratua datorren ekainean amaitzekoa zen-. 2016an heldu zen, eta bere laugarren denboraldia betetzen ari da.
Barakaldoko jokalari gaztea (21 urte) Athleticeko oso jokalari garrantzitsua bihurtu da azken urtetan, eta Espainiako selekzioaren deialdietan ere ohikoa da.
'Oso pozik nago beste bi urtez hemen jarraitzeagatik. Haur bat nintzen iritsi nintzenean, eta denbora honetan zehar Athletic funtsezkoa izan da nire pertsonal- eta futbolari-hazkundean. Nirekin fidatu ziren lehenengo minututik eta horregatik eskerrak eman behar dizkiot bihotz-bihotzez'.