Athletic Club
Primera Iberdrola
Athleticek porrota jaso du Valentziaren aurka
Erredakzioa
Talde zuri-gorriak 2-0eko emaitzarekin galdu du Primera Iberdrola Ligako hirugarren jardunaldiko partida.
-
Valentzia-Athletic partidako irudia. Argazkia: Athletic Club
Athleticek porrota jaso du Valentziaren aurka (2-0) Primera Iberdrola Ligako hirugarren jardunaldiko partida. Ondorioz, talde zuri-gorriak bi porrot eta garaipen bakarra eskuratu ditu lehen hiru jardunaldietan.
Neurketako lehen minutuetan bi taldeetako batek ere ez du abagune argirik izan, baina partidako lehena Valentziak izan du, eta gola sartu du (1-0) Carolina Ferezen bitartez, 17. minutuan. Lehen zatiko azken txanpan, Athleticek berdinketaren bila jo du, baina ezin izan du asmatu aurkariaren ate aurrean.
Bigarren zatiari erasokorrago ekin dio Athleticek, eta Azkonak 51. minutuan area kanpotik egin duen jaurtiketa kanpora joan da. Ondoren, Maite Orozen erdiraketa pozoitu egin da, eta ez da gutxigatik ate barrura sartu. Valentziaren erantzuna Mari Pazen bitartez iritsi da, baina Valentziako aurrelariak ez du gola sartzea lortu. Neurketako 70. minutuan, abagune ona izan du talde zuri-gorriak; Damaris Egurrolaren errematea, ordea, gutxigatik kanpora joan da. Hamar minutu beranduago, Eunate Arrauzaren falta jaurtiketa ona Valentziako atezainak gelditu du. Athleticek berdinketaren bila jo du itsu-itsuan, eta, Valentzia horretaz baliatu da. 89. minutuan gola sartu du Colemanen bitartez (2-0), eta partida erabakita geratu da.
Fitxa teknikoa:
2 - Valentzia: Vreugdenhil, Nicart, Cubedo, Beltrán (Flores, 71. min), Calligaris, Berta, Gaitan, Sandra (Gio Carreras, 81. min), Carol, Coleman (Asun Martínez, 91+ min) eta Mari Paz (Bonsegundo, 77. min).
0 - Athletic Club: De la Nava, Oihane, Unzué, Gimbert, Eunate (Leia, 81. min), Damariz (Garazii, 81. min), Oroz, Moraza (Azkona, 46. min), Erika, Marta (Jone Ibañez, 46. min) eta L. Garcia.
Golak: 1-0, 17. min: Carol. 2-0, 90. min: Coleman.
Epailea: Xiomara Diaz Garcia. Txartel horiak atera dizkie Berta eta Vreugdenhil Valentziako jokalariei, baita Unzue, Moraza eta Damaris Realeko futbolariei.