Itxi

Athletic Club

Erronka berria

Urrutia, Athleticeko presidentetzarako hautagai

Erredakzioa

Jokalari ohiak ez du bere hautagai-zerrendaren inguruko xehetasunik eman Bilbon eskainitako prentsaurrekoan.

Athleticeko Josu Urrutia jokalari ohiak klubeko presidentetzarako bere hautagaitzaren berri eman du gaur. Hauteskundeak uztailaren 7an izango dira. Urrutiak egungo presidenteari, Fernando Garcia Macuari, aurre egingo dio horrela.

Hautagai izateko "ardura harrotasunez" hartu duela aitortu du, ‘Athleticen onurarako’. Izenik bat ere ez. Ondorengo egunetan jakingo dugu zein entrenatzaile aurkeztuko duen Urrutiak eta zein talderekin egingo duen lan. Lankide horiei eskatuko diena bai azpimarratu du: giza-balioak eta gaitasuna izatea.