Itxi

Athletic Club

Egutegia, onartuta

Athletic: Hauteskundeak, uztailaren 7an

Erredakzioa

Garcia Macuak karguari eustea du helburu eta aurkari Josu Urrutia jokalari ohia izango du seguraski.

Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzak, gaur, Ibaigane Jauregian egindako bileran Presidentetza eta Zuzendaritza Batzarako hauteskundeak deitzea erabaki du. Hauteskundeak uztailaren 7an egingo dira.

Zuzendaritza Batzak bere agintaldia maiatzaren 28an, larunbatean, amaituko du, hauteskundeetarako deialdiaren aurreko egunean, une horretatik bertatik Kudeaketa Batzordea bihurtuz, Estatutuen arabera Zuzendaritza Batzari dagozkion aginte, administratze eta ordezkatze lanak eginez, Klubeko Estatutuen 68. artikuluan arautzen den legez.

Halaber, honako hauteskundeen egutegia onartu da, Estatutuen 73. artikuluan jasotzen den legez:

1. Hasierako data maiatzaren 29a, igandea, izango da, hauteskundeetarako data gutxienez Bizkaia Lurralde Historikoko egunkari bitan eta Klubeko iragarki-taulan argitaratuz. Hauxe izango da Klubeko estatutuen 73. artikuluan jasotzen den berrogei eguneko epearen hasiera.

2. Presidentetza eta Zuzendaritza Batzarako hautagai zerrendak aurkezteko epea egutegiko hamaikagarren egunean zabalduko da, ekainaren 8an, asteazkenean, eta egutegiko hogeigarren eguneko 24etan amaituko da, hau da ekainaren 17an, ostiralean.

3. Hauteskunde Batzak egutegiko hogeita bosgarren eguneko arratsaldeko 18etan aldarrikatuko ditu hautagai zerrendak, ekainaren 22an hain zuzen ere, eta hautagai zerrenda guztiak zazpi egunean ikusgai izango dira Klubeko iragarki taulan, erakusteko epea, beraz, ekainaren 29ko 18:00etan, asteazkenean, amaituko da.

4. Hauteskundeak egutegiko berrogeigarren egunean egingo dira, hau da, uztailaren 7an, ostegunean.