Itxi

Athletic Club

Santander Liga

Athleticek eta Celtak sarrerak 25 eurotan saltzeko akordioa egin dute

Agentziak | Erredakzioa

Vigon jokatuko dute urriaren 6an, Ligako 8. jardunaldian, eta San Mamesen, 2020ko urtarrilaren 19an, Ligako 20. jardunaldian.

  • Iñaki Williams, Celtaren aurkako partida batean

    Iñaki Williams, Celtaren aurkako partida batean. Argazkia: Efe.

Athleticek eta Celtak sarrera kopuru bat 25 eurotan saltzea adostu dute, bi taldeen arteko Liga partidei begira.

Talde zurigorriak ohar batean aditzera emandakoaren arabera, akordioa "bi kluben eta zaleen arteko harreman bikainaren ondorioa da", eta helburua "zaleak bi partidak ikustera joatea da".

Athleticek aurreratu duenez, sarrerak bazkideei eskainiko dizkie lehenengo, eta soberan geratuz gero, "gainontzeko zaleei" salduko dizkie.

"Akordioak ez dauka aurrekaririk", izan ere, orain arte, horrelako akordio bakarra sinatu da, Athletic, Reala, Alaves, Eibar eta Osasunaren artekoa, hain zuzen.

Athleticek eta Celtak Balaidosen jokatuko dute urriaren 6an, Ligako 8. jardunaldian, eta San Mamesen, 2020ko urtarrilaren 19an, Ligako 20. jardunaldian.