Athletic Club
Ofiziala
Iñaki Williamsek kontratua berritu du Athleticekin, 2028ra arte
Agentziak | Erredakzioa
Bilboko jokalariak 135 milioi euroko etete klausula izango du kontratu berrian.
Athletic Club eta Iñaki Williams akordio batera heldu dira jokalariaren kontratua berritzeko. Honela, jokalari bilbotarrak 2028ko ekainaren 30era arte luzatu du bere kontratu berria, eta 135 milioi euroko etete klausula izango du.
''Athleticek nire aldeko apustua egin du beti, nire etxea da hau. Esker oneko hitzak bakarrik ditut'', adierazi du Williamsek kontratu berria sinatu ostean. Horrekin batera, Bilboko taldean jokatzeaz ''harro'' sentitzen dela gaineratu du.
Talde zuri-gorritik adierazi dutenez, bi aldeek orain dela "hainbat astetik zuten hitzartuta akordio berria, baina astelehen honetan, abuztuaren 12an, eman dute hitzarmenaren berri.
Aurtengo denboraldia Williamsek Athleticen lehen taldean emango duen seigarrena izango da. 2014-2015 denboraldian debutatu zuen Ernesto Valverde zenean taldeko entrenatzailea, eta ordutik progresio bikaina izan du. Guztira 240 partida jokatu eta 49 gol sartu ditu elastiko zuri-gorriarekin.