Athletic Club
Ofiziala
Aritz Adurizek futbola utziko du, denboraldi honen amaieran
Erredakzioa
Athleticeko jokalariak ofizial egin du bere erretiroa, Lezaman egindako prentsaurrekoan.
Aritz Adurizek ofizial egin du denboraldi honen amaieran futbola utziko duela, Lezamako prentsaurrekoan. Beraz, bere hogei urteko ibilbide profesionalari amaiera emango dio Athleticen, 2019/20 denboraldi amaieran.
"Galderak hasi baino lehenago, profesional bezala aurtengoa nire azken denboraldia izango dela komunikatu nahi dizuet", adierazi du aurrelari donostiarrak prentsaurrekoaren hasieran.
"Arrazoia, kanpoko distrakzioak ekiditea da", azaldu du ere Aritz Adurizek. Izan ere, orain ofizial egitearen arrazoia 'fokoa benetan behar den lekuan' jartzeko egin duela azaldu du; hau da, talde osoan.
Talde zuri-gorriko goleatzaileak bere ibilbideari amaiera emateko denboraldi ona egitea ere espero duela esan du: 'Urterik hoberena egiten saiatuko gara, denboraldia gauza polit batekin amaitzeko'.
Adurizek, martxoan 39 urteko beteko dituen aurrelariak, 2002ko irailean debutatu zuen Lehen Mailan, Athletic taldearekin. Gainera, Zuri-gorriekin jokatutako 12 denboraldietan zehar, 390 partida jokatu ditu eta 171 gol lortu ditu.
Hala ere, donostiarra beste zenbait taldeetan ere aritu da; hala nola, Burgosen (2003-2004), Real Valladoliden (2004-2005), Mallorkan (2008-2010) eta Valentzian (2010-2012).
"Mikel Laboak esan zuen bezala, txoria alde egiten usteko garaia da", gaineratu du Aritz Adurizek.