Athletic Club
Ofiziala
Andoni Lopezek Elxen jokatuko du, Athleticek utzita
Erredakzioa
Futbolari bizkaitarrak Bigarren Mailan jokatuko du datorren denboraldian. Bigarren urtez jarraian jokatuko du utzita ezker hegaleko defentsak.
-
Andoni Lopez, ETBri eskainitako elkarrizketa baten. Argazkia: EiTB
Athleticek ofizial egin du asteazken honetan Andoni Lopezek Elx taldean jokatu duela utzita 2019-2020 denboraldian. Bigarren urtez jarraian joango da utzita jokalari bizkaitarra, iaz Almerian egon baitzen.
Jokalaria Elxen dago jada, eta "une batetik bestera hasiko da bere talde berriarekin", jakinarazi du Athleticek.
Andoni Lopezek 23 urte ditu, Athleticen harrobiko jokalaria da, eta 2018ko otsailaren 4an egin zuen debuta lehen taldearekin, Gironaren aurka Montilivin, Jose Angel Ziganda talde zuri-gorriko entrenatzaile zela.
Bi jokalari utzita joango direla iragarri du orain arte Bilboko klubak, asteartean ofizial egin baitzuen Iñigo Vicentek Mirandesen jokatuko duela.