Athletic Club
Kontratu-berritzea
Yeray, 2026ra arte zuri-gorri
eitb.eus
Etete klausula 70 milioi eurokoa izango da.
Athletic Clubek eta Yeray Alvarez jokalariak akordioa sinatu dute eta horren arabera jokalariak talde zuri-gorrian jarraituko du 2026ko ekainaren 30era arte.
Kontratu berriaren etete klausula 70 milioi eurokoa izango da.
Defentsa bizkaitarra oso jokalari garrantzitsua da Gaizka Garitano entrenatzailearentzat, minutu asko jokatu zituen iaz.
Barakaldoko jokalariak (1995/01/24) bere laugarren denboraldia hasiko du Athleticeko lehen taldearekin. 2016 denboraldiko irailaren 16an izan zen bere debuta eta dagoneko 79 partida jokatu ditu elastiko zuri-gorriarekin (64 ligan, 12 Liga Europan eta 3 Kopan) eta oraindik ez du golik egin.
¿ Bidaia bat egiterakoan, garrantzitsuena norekin egiten duzun da.
— Athletic Club (@athletic_eus) July 18, 2019
Txikitatik Athleticen elastikoarekin
...
eta urte askotarako.
¿ https://t.co/3vBGYHXv5x #BetiZurigorri #Yeray2026 ¿¿¿ pic.twitter.com/y6qJSqLnOp