Athletic Club
Denboraldi-aurrea
Athleticek egonaldia egingo du Alemanian uztailaren 21etik 28ra
Agentziak | Erredakzioa
Zuri-gorriak uztailaren 4an hasiko dira lanean, Lezaman. Alemanian jokatuko dituzten bi partidez gain, beste lau neurketa dituzte hitzartuta Bilbora itzultzen direnerako.
-
Athleticeko jokalariak uztailaren 4an hasiko dira denboraldia prestatzen. Argazkia: Efe.
Athleticek egonaldia egingo du Alemanian, uztailaren 21etik 28ra bitartean, Marienfild izeneko herrian, eta bertan lagunarteko bi partida jokatuko ditu, oraindik konfirmatu gabe dauden taldeen aurka.
Hain zuzen ere, Marienfield hiriko Residence Klosterpforte hotelean egingo dute lo jokalari zurigorriak, uztailaren 27ko gauean izan ezik, Athleticek bere web orrian argitaratutako oharraren arabera. Hotel horretan "maila handiko taldeek entrenatzen dute", klubak azpimarratu dute klubeko arduradunek.
Gaizka Garitanok zuzentzen duen taldea uztailaren 4an hasiko da Lezaman entrenatzen, eta, momentuz, Liga hasi aurretik lau partida dauzka konfirmatuta, Alemaniako biez gain. Lehenengoa uztailaren 20an jokatuko dute Bigarren B Mailako Arenasen aurka, 12:00etan, Faduran.
Alemaniatik itzuli ondoren, Numantziarekin neurtuko dituzte indarrak abuztuaren 1ean, 20:00etan, Sorian; ondoren, abuztuaren 3an, West Hamen aurka, Londresen (16:00etan), eta, azkenik, Santanderreko Racingen aurka jokatuko dute, Santanderren bertan, abuztuaren 4an (20:20etan).
¿ Stage #AthleticClub ¿¿
— Athletic Club (@athletic_eus) 2019(e)ko ekainaren 28(a)
¿ Marienfeld, Alemania
¿ Uztailak 21-28
Baloia berriz biraka ikusteko gogo handiz gaude! ¿https://t.co/E9t2r7vokR