Itxi

Athletic Club

Joseba Agirreren ordezkoa

Angel Villacampa, entrenatzaile berria

eitb.eus

Egun Txinako 16 urte azpiko hautatzailea denak emakumezkoen Athletic Club zuzenduko du datorren denboraldian.

  • Aitor Elizegi, Ángel Villacampa y Joseba Agirre. Foto: Athletic

    Aitor Elizegi, Ángel Villacampa y Joseba Agirre. Foto: Athletic

Angel Villacampa izango da Athleticeko emakumeen lehen entrenatzailea. Atletico Madrilekin lortutako palmares izugarriak, bi bider Iberdrola Ligako txapeldun izateak eta Kopa batek datorren denboraldian Joseba Agirreren lekukoa hartzeko hautagaia izateko ohorea eskaintzen dio.

Villacampak, egun Txinako 16 urte azpiko hautatzaileak, emakumezkoen Athletic Club zuzenduko du datorren denboraldian. Lezamara etortzeko Asiako abentura alde batera utzi eta emakumezkoen kirol zuzendari berria izango den Joseba Agirreren kargua hartuko du.

Toledoko entrenatzaileak duen palmaresa Espainiako emakumezkoen futbolean zabalenetarikoa da. Besteak beste, Atletico Madrilen historian lortutako lehenengo garaikurrak Villacamparen aginduetara irabazi zituen. Lehenik, 2015/16. denboraldiko Kopa irabazi zuen, eta hurrengo bietan (2016/17 eta 2017/18) Iberdrola Liga irabazi zuen talde madrildarrarekin.

Atletico taldearekin egindako zenbakiak txundigarriak dira: partidarik galdu gabe Iberdrola Liga irabazi zuen lehen taldeko entrenatzaile izan zen (24 garaipen eta 6 berdinketa) 91 gol sartuta eta 17 jasota. Bere taldea 46 partida jarraian galdu gabe egon zen eta, eta zuzendutako denboraldi guztietan Kopako finala jokatu zuen. Adibide gisa, lehenengo finalean, Atleticora urtarrilean iritsi bazen ere, garaipenaren saria jaso zuten. Entrenatzaile oso zorrotza da eta erasoko futbola du gustuko.

Angel Villacampa eta Joseba Agirreren artean, azken lau Iberdrola Ligetatik hiru irabazi dituzte.